XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sortu nahi dugun mugimendua sortzeko baliagarria dugun egitura, zera da gutxi gorabehera:

ERREPIKA N (KARRATUA MARRAZTU HIRU ALDE GEHIAGO IBILI HASIERAKO NORABIDERA BUELTATU)

Pasa dezagun egitura hori LOGO lengoaiara:

KARRATUA MARRAZTU -- ERREPIKA 4 (AU 15 ESK 90)

HIRU ALDE GEHIAGO IBILI -- ERREPIKA 3 (AU 15 ESK 90)

HASIERAKO NORABIDERA BUELTATU --- EZK 270

Egin dezagun guzti honekin prozedura bakar bat.

BIZ KARRATU12

ERREPIKA 7 (AU 15 ESK 90)

EZK 270

END

Azken prozedura honen errepikapenak karratuaren mugimendu horizontala sortuko du.

Hortaz, karratua eskuinetara sei aldiz mugitzeko nahikoa izango da beheko prozedura hau:

BIZ MUGI3

ERREPIKA 6 (KARRATU12)

END

Honeraino egindakoa ongi ulertuz gero, gai gara mugimendu horizontala eta bertikala menperatzeko.

Zer egin bi norabide horien artean aurkitzen den diagonalaren arabera karratua mugitzeko?